

Aurrerapenak
Terapia Genikoa
Honekin ikerkuntzak egiten ari dira. Gene akastunaren (CFTR) kopia zuzen bat beharrezko zeluletan sartzean datza, baina hauek ez dute ADN arekin bat egiten eta berriz ere sartu behar dira. Azkenean ez da eraginkorra, horrexegatik ikertzen jarraitzen dute.
Beste saiakera batzuk egiten ari dira gaixotasunaren maila baxuena duten pertsonekin. Paziente hauen mutazioak oso arinak dira; CFTR proteina ez da guztiz ondo garatzen baina oso alde gutxiagatik, orduan sendabideak bilatzen ari dira falta den garapenaren zati hori osatzeko. Azken denboraldian egindako ikerketen arabera, eraginkortasuna du.
Jaioberri-baheketa
Proba hau jaioberriei egiten zaie eta umetxoaren orpotik odol laginak hartzean datza; hauek adieraziko dute jaioberria Fibrosi Kistikoa duen ala ez.
Neurria gero eta hospital gehiagotan hartzen ari da, jaioberriekin egiterakoan gaixotasunaren berri lehen izaten da eta medikuek umetxoa lehenbailehen tratatzen hasten dira, gaitza kontrolatzeko asmoz.
