
​​Tratamenduak
Gaixotasun hau hilkorra da, ez du sendabiderik; hala eta guztiz ere, badaude proba daitezkeen tratamenduak gaixoen bizitza luzatzen saiatzeko, baita haien bizi-kalitatea hobetzeko ere.
Tratatzen den lehenengo gauza, mukiaren metaketa birikietan da. Hau normalean egiten dute erizainek edo bestela arnasteko medikamentuak erabil daitezke.
Ondoren antibiotiko erasotzaileak
ematen zaizkio gaixoari birikietako infekzioak edo pneumonia tratzeko. Eraginkortasunik ez badute, oxigenoterapia edo fisioterapia proba daitezke; bigarrena bereziki eraginkorra da eta aditu batek gaixoari bularrean zapladak ematean datza, normalean egunean behin baino gehiagotan.
Neurri hauek ez badute eraginik birikietako transplantea egitea beharrezkoa izango da.
Arnas-aparatua kontrolpean daukagunean, beste arazo batzuk konpontzera ekin behar da. Diabetea, adibidez, intsulinarekin trata daiteke eta Osteoporosia, D bitamina eta kaltzioa hartzen.
Pankrearen gaitza tratatzeko entzima gehiago injektatu ohi dira koipeak, proteinak eta bitaminak xurgatu ahal izateko, eta A, D, E eta K bitaminak.
Hau guztiari dieta on bat eta ariketa fisikoa gehitzen bazaio, pazientearen bizi-kalitatea asko hobetuko da.
Gaixoak, normalean, hospitalera denboraldietan joaten dira, hau da, denbora gehiena euren etxeetan daude eta bizitza normala daramatzate. Baina hona hemen zenbait aholku etxean tratatzerakoan:
-
Ariketa fisikoa egin; astean bi edo hiru alditan (bizikleta, igeriketa, korrika)
-
Likido asko hartu
-
Arnas-hodietan metatzen den mukia atera (erizainek edo jarduera ikasi duten familiakoek egingo dute)
-
Hautsa, produktu kimikoak eta kea saihestu.








Pronostikoa
Fibrosi kistikoa daukaten haurrek heldutasunera ailegatu ohi dira eta bizitza normala izaten dute; eskolara joan daitezke, ariketa fisikoa egin dezakete…etab.
Eta helduen kasuan ikasketak amaitu eta enplegua aurkitzen dute gehienetan, beraz, bizitza normala daramate.
Denborarekin tratamenduek ez dute gehiagorik egiten eta gaixotasuna okerragotzen doa azkenean heriotza eragin arte, normalean birikietako arazoengatik. Hala ere, pazienteen bizitzaren luzeeraren batez bestekoa 37 urtekoa da eta egiten ari diren aurrerapenekin 60-70 urtera ailegatzea espero da.